Basaldek 6.300 kilo elikagai batu ditu

Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

Bermeo - Besaldek, Bermeo Sahararen Aldeko elkarteak, Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena kanpainarekin bat egin du, eta aurten 6.306 kilo elikagai batu ditu eskualdean, hain zuzen ere, Bermeo, Busturia, Mundaka eta Gernikako denda eta hezkuntza zentroetan, Muxikako eskolan, eta Arteagako eskolan.

Besalde “oso pozik” agertu da eskualdeko herriek “emandako erantzunagatik”, eta “bere eskerrik beroena eman nahi izan dizkie erakutsitako eskuzabaltasunagatik”. Ildo honetan, Besaldek eskerrak eman dizkie eskualdeko herri guztietan kanpainan parte hartu duten partikular, denda, supermerkatu, elkarte eta hezkuntza zentro guztiei.

Elikagaiez gain, partikularren diru-laguntza ere jaso dutela adierazi du Besaldek, 290 euro, hain zuzen ere. Besaldek gogoratu duenez, otsailaren 24an Bilbotik aterako den Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena karabanaren helburu nagusia da saharar herriari ahalik eta elikagai kopuru gehien eroatea. - DEIA