www.bilbaomusika.eus

Bilbao Musikako Musika Eskolak bederatzi tailerrez osaturiko programa jarri du martxan

Gai askotariko formakuntza tailerrak dira, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle, konpositoreei zuzendutakoak, besteak beste.

Matrikula ikastaro guztien plazak bete arte irekita egongo da eta izena eman nahi dutenek, Bilbao Musikan bertan edota www.bilbaomusika.eus web orrialdearen bitartez egin dezakete.

DEIA - Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 10:11h.

BILBAO. Musikarien hezkuntza, kultura, aisialdi musikala, partaidetza eragilea eta hobekuntza, sustatzearen helburuarekin, bakarka zein talde mailan, Bilbao Musikako Musika Eskolak 2018rako bederatzi formakuntza tailer antolatu ditu.“Koru zuzendaritza”, “Musika-inprobisazioaren teoria eta praktika”, “Musikarientzako eszena teknikak”, “Talde instrumental desberdinen zuzendaritza”, “Musika-ekintzarako”, “Hari-instrumentuentzako inprobisazioa”, “Perkusio historikoa”, “Txalaparta” eta “Luteria” dira eskainiko diren tailerrak. Gai desberdina duten bederatzi formakuntza ikastaro hauek, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle eta konpositoreei zuzendurik daude, besteak beste. Otsailaren 19 eta maiatzaren 30 artean la Galeran burutuko dira eta prezioa 10 eta 70 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera.Matrikula ikastaro guztien plazak bete arte irekita egongo da eta izena eman nahi dutenek, Bilbao Musikan bertan edota www.bilbaomusika.eus web orrialdearen bitartez egin dezakete.Hona hemen tailerren eskaintza bere osotasunean:KORU ZUZENDARITZA TAILERRAHaur eta gazteen koruetara gerturatzea. Bokalizazio teknikak eta bere erabilera taldean, jestua, entsegu dinamikak, koru desberdinei egokitzen zaion errepertorioa aukeratzea, moldaketak…  Irakaslea: Josu Elberdin Badiola www.elberdin.com  Iraupena: 12 ordu  Nori zuzendua: Koru zuzendari eta irakasleei  Plaza kopurua: 30  Datak eta ordutegia: Otsailak 19 eta martxoak 12 eta 19 (9:30-13:00)MUSIKA-INPROBISAZIOAREN TEORIA ETA PRAKTIKAInprobizazioaren teoria eta praktikaren lehenengo kontaktuak. Hizkuntza eta musika ikaskuntzekin parekotasunak erabiliz, textu baten ulermena, produkzioa eta erreprodukzioa.  Irakaslea: Jon Urrutia Monnot www.jonurrutiamusic.com  Iraupena: 12 ordu profesionalentzako tailerra / 12 ordu ikasleentzako tailerra  Nori zuzendua: Bere instrumentuan trebezia apur bat duten instrumentu joleei. Ikasle eta profesionalentzako bi tailer desberdin egingo dira.  Plaza kopurua: 20 tailer bakoitzean  Datak eta ordutegia (profesionalak): Otsailak 23 eta 26 eta martxoak 2 eta 5 (10:00-13:00)  Datak eta ordutegia (ikasleak): Otsailak 23 eta martxoak 2 (17:00-20:00): otsailak 24 eta martxoak 3 (10:00-13:00)MUSIKARIENTZAKO ESZENA TEKNIKAKPresentzia eszenikoa, entzutea eta joko eszenikoa abeslari eta instrumentistentzat.  Irakaslea: Juanjo Otero  Iraupena: 21 ordu  Nori zuzendua: Ikasle eta musikari profesionalentzat  Plaza kopurua: 12  Datak eta ordutegia: Martxoak 2, 9 eta 16 (17:00-20:00) eta martxoak 3, 10 eta 17 (10:00-14:00)TALDE INSTRUMENTALEN ZUZENDARITZA TAILERRAMusika eskola, kontserbatorioetan etab. egon daitezkeen talde instrumental anitzak zuzentzeko eta kudeatzeko jarraibideak.  Irakaslea: Iker Sánchez  Iraupena: 16 ordu  Nori zuzendua: Maila aurreratuetan dauden ikasleak eta irakasleak  Plaza kopurua: 18  Datak eta ordutegia: Apirilak 19 (10:00-13:30), apirilak 21 (10:00-13:30/15:30-18:30) eta apirilak 23 (10:00-13:00/17:00-20:00-Eskolako taldeekin praktikak)MUSIKA EKINTZARAKO TAILERRANorberaren proiektu artistikoaren kudeaketa eta abiaraztea, kultura-produktu baten plangintza estrategikoa.  Irakaslea: Paco Yáñez www.pacoyanez.com  Iraupena: 14 ordu  Nori zuzendua: Profesionalak eta musikaria izan nahi duen pertsonentzat  Plaza kopurua: 20  Datak eta ordutegia: Apirilak 16, 23 eta 30 eta maiatzak 30 (10:00-13:30)HARI-INSTRUMENTUENTZAKO INPROBISAZIOALehen kontaktua musika modernoarekin: zenbait partituraren gainean lan egin, zifratuak, “chop” perkusioa, eskala desberdinak maiorraz eta minorrez gain… hau guztia Orkestran, hari Musika-Ganbara taldean, edo talde instrumentalean  Irakaslea: Asier Suberbiola www.asiersuberbiola.com  Iraupena: 6 ordu profesionalentzat / 6 ordu ikasleentzat  Nori zuzendua: Bere instrumentuan trebezia apur bat duten hari-instrumentu joleentzako, Ikasle eta profesionalentzako bi tailer desberdin egingo dira.  Plaza kopurua: 20  Datak eta ordutegia (profesionalak): Apirilak 26 eta 27 (10:00-13:00)  Datak eta ordutegia (ikasleak): Apirilak 26 eta 27 (17:30-20:30)PERKUSIO HISTORIKOAAntzinako hainbat musika desberdinen interpretazioa.  Irakaslea: Pedro Estevan  Iraupena: 10 ordu  Nori zuzendua: Perkusionistei  Plaza kopurua: 20  Datak eta ordutegia: Maiatzak 25 (17:00-20:00) eta maiatzak 26 (10:00-14:00/16:00-19:00)TXALAPARTA IKASTAROAHutsun Txalaparta taldearen ibilbide historikoaren haritik, txalapartari buruz eurek duten ikuskera partikularra ezagutzea, eta erabili ohi dituzten materialak, jo-moldeak eta obrak ezagutu eta praktikan jartzea.  Irakaslea: Hutsun Txalaparta hutsuntxalaparta.blogspot.com.es  Iraupena: 5 ordu  Nori zuzendua: Txalapartarientzat eta herri musikaren arloko perkusio joleentzat.  Plaza kopurua: 20  Datak eta ordutegia: Apirilak 21 (10:00-14:00)LUTHERIA TAILERRABiolinaren familiako instrumentuak eraikitzeko prozesua, atalak, erremintak. Instrumentua zaintzeko aholkuak.  Irakaslea: Abel Osuna www.osunaluthier.com  Iraupena: 2 ordu  Nori zuzendua: Hari-instrumentua jotzen dutenei  Plaza kopurua: 20  Datak eta ordutegia: Maiatzak 11 (17:30-19:30)