1.300 euroko aurrekontua

Umeen eta senideen irakurzaletasuna sustatzeko "Motxila Ibiltaria"ekimena egingo da Barakaldoko liburutegietan

Arteagabeitia, Gurutzeta, San Bizente, Arrontegi, Lutxana eta Retuertoko liburutegietan egongo dira

EP - Miércoles, 6 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 17:49h.

BILBO. Barakaldoko Udalak (Bizkaia) "Motxila Ibiltaria" egitasmoa jarri du martxan, haurren eta haien senideen irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz. Jarduera udalerriko sei liburutegitan jarri da martxan sei hilabetez, eta ondoren, gainerako liburutegietan egingo da. Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko egitasmoaren aurrekontua 1.300 euro da.

Guztira 18 motxila prestatu dira, eta Arteagabeitia, Gurutzeta, San Bizente, Arrontegi, Lutxana eta Retuertoko liburutegietan egongo dira. Gai baten inguruko zenbait liburu eta koaderno bat dituen motxila bat mailegatuko da 21 egunez. Epe horretan, umeek beren iritziak idatzi beharko dituzte, izenik gabe edo izena jarrita, eta ondoren, motxila jasotzen duen hurrengo irakurleak jasoko ditu.

Honako gai hauen artean aukera daiteke: piratak, dinosauroak, euskal mitologia, garraiobideak, lanbideak, marrazki bizidunetako pertsonaiak, emozioak, trebetasunak, genero berdintasuna, kultur aniztasuna, animaliak eta ipuin klasikoak.

"Oso ekimen dibertigarria eta desberdina izateaz gain, elkarrekintza ere bultzatuko da, gurasoek txikiei ipuinak kontatzeko eta istorioak partekatzeko aukera handiagoa izango baitute", azaldu du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

Motxila bakoitzean 8 urtera arteko umeentzako hiru liburu sartu dira. "Motxila barruan aurkituko duten koadernoan beren iritziak idatzi beharko dituzte, eta gainera, beste familia batzuek motxilako edukiaren inguruan idatzitako balorazioak ere ezagutu ahal izango dituzte", azaldu du.