Zirrikituetatik begira

Ché

Josu Torre - Jueves, 12 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:09h.

iRAULTZA erromantikoa bezala ezagutzen da Hego eta Erta Ameriketan, sutsuen azken mendeko 60 hamarkadan, garatu zena eta herrialde haietan mila eratako ondorioak izan zituena. Kuba irla litzateke eredu ikusgarriena, erreferentzia, non inon baino argi eta nabariago, orduan eta ia gaurdaino, erakutsi duena sovietarren konsignak jarraitzearren Amerikako Estatu Batuen, herra eta gorrotoa ez ezik, blokeo izugarri bat jasan izan duen eta duena oraindino. Inork erromantiko egin bazuen iraultza hori, medikuntza ikasi ahal izateko hainako famili aberatsean sortu eta etorkizun oparoa bertan behera laga eta aipatu iraultzari ekin ziona: Ernest Guevara Ché, lehenik Afrika aldean garaipen baino porrot gehiagorekin, gero Fidel Castrorekin batera Kuban sekulako garaipena, erabateko iraultza lortuz. Etzuen, dena den, luzaroan iraun Karibeko irlarik ederrenean. Ideologia berdintsua izan arren, politika azter-tzaile askok, Fidelen lagun mina bezain deserosoa izatearren alde egin omen zuen, lehen Mexicora eta gero Bolibiara.

Lan eta min izugarria egin zuenaren seinalea, AEBtako CIAk Boliviako ejerzitora armada edo talde berezi bat bidali zuela helburu bakar batekin, Ché Gevara akabatzea. Horrela eta horrekin lejenda bihurtuz. Eta bazekiten, duela 50 urteko urriaran hamarrean kazetari eta argizkilariei haren gorpua erakutsi ziotenean. Bazekiten lejenda izango zela gauerdia pasatu eta ordu txikietan traktoredun bat iratzarri eta gerillariaren gorpua, argazkiak atera zizkioten ospitaletik lapurtu eta eskutatzera eraman zuenean, hiru hamarkadaz ia inork ez zekien tokian lurperatzeko. Traktoreduna eta haren emaztea urte guzti horietan gaurdaino AEBren babesean bizi dira. 30 urte horietan millaka eta millaka gazte bizardun izan dira, Chék azken argazkietan erakutsi zigun irudia eman nahian. Egun hauetan hedabideek erabat hartu duten Catalunyaren gaitik ihes noala pentsatuko duzuen arren, hor dira Arestiren ‘Euskal Harria’ liburuaren 50. urteurrena edota Bilboko Guggenheim handiaren 20.a. Nik beste hori hautatu dut, Garaipenerarte Ché!