Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Elkarlan sariek open data kulturarekin lotutako lan onena sarituko dute lehen aldiz

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) "Elkarlan, Eusko Jaurlaritzaren balio publikoko kogenerazio proiektuak" sarien deialdia argitaratu du asteazken honetan. Sarion helburua sei arlotako behar edo gizarte erronkei erantzuteko lau proposamen onenak aitortzea da: osasuna, ingurumena, garapen ekonomikoa, ikaskuntza, gizarte kohesioa eta, aurten lehen aldiz, open data kultura.

EP - Miércoles, 27 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 10:38h.

BILBO. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Elkarlan sarien hirugarren deialdia da eta, lehenengo aldiz, datu askeen filosofia sarituko da. Edizio hau, aurrekoetan bezala, gizarte zibileko erakundeei zuzenduta dago, hots, gobernuz kanpoko erakunde, elkarte edota irabazi asmorik gabeko fundazioei.

Proposamen guztiek pertsona eta kolektiboen ahalduntze prozesuak aktibatzeko gaitasuna agertu beharko dute, bai diseinu fasean, bai inplementazio fasean. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 27ra arte zabalik dago, eta on line egin ahal izango da www.euskadi.eus webgunean.

Sari bana emango zaie osasun, ingurumen, garapen ekonomiko, hezkuntza eta gizarte kohesioaren arloetan balorazio onena lortzen duten hiru proiektuei. Halaber, beste proiektu batek ere saria jasoko du, open data kulturari lotutakoak, hain zuzen ere.

Hautatutako lau egitasmoetako bakoitzak honako sari hauek jasoko ditu: 6.000 euro, gehienez ere, proiektuan azaldutako hobekuntza neurriak indarrean jartzeko;proiektuaren berri ematea informazio eta komunikazio bideetan, egitasmoari jendaurreko aitorpena emateko eta sustatzeko.

"Elkarlan sarien deialdiarekin Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du honako konpromiso hauetan: gizarte eragileen partaidetza sustatzea, herri jarduerak duen gizarte impaktua aitortzea, eta administrazioaren eta herritarren arteko berrikuntza sustatzea", azaldu du.

LIBURU ZURIA

Bestalde, herritarren partaidetzako jardunbide egokiak bultzatzeko asmoa duten sariek bat egiten dute Jaurlaritzak Euskadiko demokraziari eta herritarren parte hartzeari buruzko Liburu Zurian hartutako konpromisoekin, une honetan indarrean jartzen ari direnak. Zehazki, sariak deituta, Jaurlaritzak liburuaren helburuetako bat betetzen du, hau da, herritarren partaidetza sustatzen duten formulak garatzea ahalbidetzen duten esperientzia berritzaileak bultatzea.

Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria 2014an aurkeztu zen EAEko herri administrazioaren eta herritarren arteko elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako mekanismo iraunkorrak sortzeko tresna gisa, herritarrek beraiei zuzenean eragiten dieten erabakietan parte hartu ahal izateko.