“365 JAZZ BILBAO” ZIKLOAREN BARRUAN

Bilbao 700 Fundazioak zazpi kontzertu antolatu ditu abendura bitartean

Aurreneko kontzertua irailaren 29an izango da. Hain zuzen ere, Kevin Hays hirukoteak Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoan joko du egun horretan, 20:30ean. Sarreraren prezioa 10 eurokoa da.
Zikloa amaitzeko Matt Bianco taldea izango dugu, abenduaren 15ean.
Kontzertuak EHUko Bizkaia Aretoan eta Campos Antzokian izango dira.
Sarreren prezioa 10 eta 12 euro artekoa izango da. www.ticket.kutxabank.es webgunean eta kontzertuak egiten diren aretoetan, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago, eskuratu daitezke.

DEIA - Miércoles, 27 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 12:54h.

BILBAO. Bilbao 700 Fundazioakzazpi kontzertu antolatu ditu “365 Jazz Bilbao” zikloaren barruan, irailaren 29an hasi eta abenduaren 15era bitartean.

Jazz egiten duten era askotako artistak etorriko zaizkigu hilotan Campos Eliseos Antzokira eta EHUko Bizkaia Aretora. Kontzertuak 20:00etan edo 20:30ean izango dira eta sarreren prezioa 10 eta 12 euro artekoa izango da. www.ticket.kutxabank.es webgunean eta kontzertuak egiten diren aretoetan, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago, eskuratu daitezke.

‘365 Jazz Bilbao’ zikloak estilo asko hartzen ditu bere baitan: jazz-eko sustrairik garbienak zein musika klasikoarekin, rock-arekin, blues-arekin, musika elektronikoaren zenbait alderdirekin edo munduko musikekin nahastutako azken abangoardiak, denak hartzen ditu barnean. Bestalde, uriko kulturan eta aisialdian finkatzeko helburuari eusten dio.