Uribe - Txorrierri

Zamudioko paisaiak, gertutik eta eskura

Herritarrek bi bisita gidatu egiteko aukera izango dute urrian, herriko inguru istorikoak ezagutzeko

Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h.

zamudio- Hurrengo urrian, Zamudiok, Bizkaiko 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko aukera izango du. Aurten, Gure bizimodua, gure paisaiabegiratzea proposatzen du ekimen berritzaile honek. “Istorian zehar gertutako eraldaketak kontutan hartzen ditu eta paisaia sinbolikoak ahaztu gabe, gure ohiko lanbideen ezagutza berreskuratzea nahi du”, diote antolatzaileek.

Foru Aldundiak bultzatuta eta Zamudioko Udalak antolatuta, Europako Ondarearen Jardunaldiak aktibitate anitz ekarriko ditu Txorierriko herri honetara. Alde batetik, hilabete osoan zehar, Zamudioko Dorrean ikusgai egongo da argazki erakusketa bat.Ekimen hau, IZAE Argazkilaritza elkartearen laguntzagarekin burutu ahal izango da. Erakusketa honetan, Zamudioko “lehengo eta oraingo bizimodua eta paisaiak ageri izango dira argazkien bidez”, adierazi du Amagoia Guezuraga, historiagilea eta jardunaldiko koordina-tzailea.

Ibilbidei dagokionez, hauek urriaren 21ean eta 22an egingo dira Lehena, 10:00etatik 14:00etara izango da, eta bisita gidau honetan Zamudioko parke biziak ikusi ahal izango dira. Agirre Lehendakaria plazan hasita, Lezamarako bidea hartuko da, gero Agarre baserrira joateko. “Baserriak, soloak, mahastiak, errotak, antaparak, karobia eta abar ikusteko aukera izango da”, diote antolatzaileek. Puntu honetatik, Teknologia Parkera abiatuko dira bisitariak, Lukubeko upeltegian ibilbidea amaitzeko. “Honetaz gain, ibilbideari buruz egongo den argazki lehiaketan parte hartu ahal izango dute, bisita hauetara datozenek”, diote antolatzaileek.

Bigarren ibilbidea berriz, Hormaetxeko eskribaua izenekoa. hain zuzen ere, Larragoiti Jauregitik hasita, Done Jakue bidera joko du. Bisita gidau honetan, Besteak beste, Arikondo zubia eta Uxina eta Olariaga baserri istorikoetara joateko aukera izando dute bisitariak.

“Ibilbide hau baserriz betetako paisai ikusgarria eskeiniko die bisitariei eta baita 50. hamarkadako industrializazioaren ondorioz sortutako parajeak ere ikusteko parada izango dute”, dio Guezuragak. - Patxi Arostegi