6tik 10era antolatuko da

Durangoko Azokak 52. edizioan erakusmahaia alokatzeko epea zabaldu du

Durangoko Azokako 52. edizioak erakusmahaiak alokatzeko epea zabaldu du astearte honetan, eta, parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek www.durangokoazoka.eusatarian egin ahal izango dute eskaria, irailaren 30era bitartean.

EUROPA PRESS - Martes, 12 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 12:30h.

BILBO. Aurtengo edizioa abenduaren 6tik 10era antolatuko da;hirugarren urtez jarraian, bost eguneko Durangoko Azoka izango da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bere produktuak Durangoko Azokan izan nahi dituenak, hainbat aukera ditu. Araudian jasotako irizpideen arabera -Azokaren webgunean ikusgai-, interesatuak erakusmahai osoa, erdia edota hainbat partaiderekin batera partekatutako autoekoizpenen gunea kontratatu ahal izango ditu.

Eskaera on line egingo da Durangoko Azokaren web orrian. Aurretik parte hartu dutenek beren erabiltzaile izenarekin egin beharko dute; aldiz, lehenengo aldiz Azokara doazenek beren burua erregistratu beharko dute lehenbizi "expositore" gisa. Stand mota hurrengo urratsetan aukeratu beharko da.

Autoekoizleen guneari dagokionez, behin izen-ematea amaituta, eremua nola partekatu adosteko bilera bat antolatuko da (espazioaren dekorazioa, txandak eta abar).

Gainera, Gerediaga Elkarteak Durangaldeko sortzaile, elkarte eta erakundeei inolako kosturik gabe Durangoko Azokan beren produktuak erakusgai eta salgai jartzeko aukera ematen die. Azokaren araudi nagusia betetzeaz gain, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar du eskatzaileak. Produktu guztiak "Durangaldeko argitalpenak" bezala erakutsiko dira, eta izena emateko Gerediaga Elkartera jo behar da.

Bestalde, sortzaileek urriaren 4tik aurrera eman ahal izango dute izena Durangoko Azokako gune ezberdinetan, beren lanak bertan zuzenean aurkezteko.

Halaber, egutegiak bultzatuta, aurten Ikasle Eguna ez da Azokako lehenengo egunean antolatuko, eta bigarren egunean ospatuko da, abenduaren 7an;ikastetxeetako ikasleek lehentasuna izango dute tailer horietan parte hartzeko. Irailaren 19an zabalduko da epea ikastetxeentzat, eta horren ostean epea luzatuko da aisialdi taldeetako parte hartzaileentzat.

Bukatzeko, Durangoko Azokako antolatzaileek jakinarazi dute 52. edizioan boluntario izan nahi dutenek izena emateko epea urrian hasiko dela.