DONOSTIAKO JAIAK

Musika estilo anitzak La Flamenkan

Donostiako Piratek handitasunez ospatu nahi dute beren hamabosgarren urteurrena eta horretarako era askotako musika taldeak jarriko dituzte taula gainean

Amaia Arriaran - Sábado, 12 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 11:35h.

Donostiako Piratek handitasunez ospatu nahi dute beren hamabosgarren urteurrena eta horretarako era askotako musika taldeak jarriko dituzte taula gainean. Horietako batzuk La Flamenkatik pasatakoak dira dagoeneko, hau da, aspaldiko piratak etorriko dira, baina beste hainbatek lehen aldiz joko dute Donostiako gune honetan.

Gaur bertan piraten artean dagoeneko ezaguna den 3gabe2 taldearekin hasiko da festa;bost gazte donostiar musikazalez osaturikoa, hasieratik helburutzat jai-giroa sortzea izan dutelarik rock bertsioak eginez. Beraz, gazteek (eta ez hain gazteek) ezagutzen dituzten abestiak entzun ahal izango dira, festa giroa ziurtatuta izango dutelarik.

Bihar beste talde donostiar bat igoko da agertokira: Koban. Lehen aldia izango da talde gazte honentzat Aste Nagusi Piratan. Sei neska-mutilek osatuta, euskal kulturaren, elektronikaren eta swingaren arteko fusioa jorra-tzen duen talde honek urtebete besterik ez darama oholtzetan. Hasi berriak beraz, baina aurretik etorkizun oparo batekin.

Egun berean Iseo &Dodosound bikote nafarra izango da ikusgai. 2015ean Cat Platoon albuma argitaratu zuen talde honek eta geroztik izan duen arrakasta ukaezina da, publikoaren aldetik harrera zabala izan baitu. Reggae estiloarekin, soinu indartsua eskaintzen dute, baina eztia aldi berean. Gainera, ez dira taula gainean bakarrik egongo, The Mousehunters taldearekin batera arituko dira. Eguna amaitzeko, DJP3Z-en musikak girotuko du gaua. ‘ALDAPAN GORA', UDAKO ABESTIA

Abuztuaren 14an, asteartea, Huntza talde gipuzk

oarra entzuteko aukera paregabea izango da. Musika talde sortu berria da, baina denbora gutxian sekulako arrakasta lortu duena. 2016ko azaroan Aldapan gora kantuaren bideoklipa kaleratu eta arrakasta itzela lortu ostean, ez dago gazte euskaldunik abesti hau entzun, kantatu edo dantzatu ez duenik. Durangoko Azokarako Ertzetatik diskoa atera eta azokako salduenetakoa izan ondoren, uda honetan behin eta berriz entzungo da Euskal Herriko txoko guztietan, eta nola ez, baita Aste Nagusi Piratan ere.

Esne Beltza ere, Xabi Solanoren gidaritzapean, bertan izango da bere hamargarren urteurrena ospatzen. Azkar esaten da, baina hamar urtez dabiltza oholtza gainean, kontzertuz kontzertu eta disko berriak plazara-tzen. Talde honen hainbat kantu aski ezagunak dira, reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat, trikitiarekin lagunduta ezaugarritzen baitira. Emanaldi hau benetan berezia izango da eurentzat eta bertaratzen diren guztientzat, Don't give up the fight birarekin baitatoz.

Hurrengo egunean Lágrimas de sangre eta Bad Sound System eta lagunak helduko dira Donostiara. Azken talde honek, 2003. urtean sortutakoak, oso ongi ezagutzen du Piraten jaia, behin baino gehiagotan bisitatu baitu;azkena, iaz. Besazpian hiru disko dituztelarik, Irungo hiru gazte hauek (Selektah Stepi, Masta eta Kenitra) beren onena ematera datoz. Nazioartean ibilitakoak dira, Mexikon eta Japonian esate baterako, eta Fermin Muguruza eta Sorkun bezalako artistekin kolaboratu dute beren ibilbide luzean. LAS TEA PARTY, LAUGARREN URTEZ

Abuztuaren 16a Las Tea Partyren eguna izango da. Dj hauek Donostiako Piraten izaera oso barneratuta dute dagoeneko, La Flamenka agertokira jarraian igotzen diren laugarren urtea baita. Bilbotik Donostiara zuzenean, energiaz betetako musika eskaintzera datoz. Tea berdea, beltza edo gorria izan daiteke. Hutsik edo esnearekin har daiteke, hotza, epela edo beroa. Baina Las Tea Partyrekin beti irakiten hartzen da, ingurukoak berehala dantzan jartzen baitituzte.

Hurrengo egunean ere jaiak jarraitu egingo du eta musika Ze Esatek! eta Juantxo Skalariren eskutik etorriko da. Lehenengoa, bost disko kaleratu ostean eta Cuba edota Londresen kontzertuak ematen ibili eta gero, bere estilo ganberroa galdu gabe dator Donostiara ostegun gaua girotzera. Bigarrena, ordea, iazko biran zehar hiru kontinente zapaldu ondoren, La Rude Bandekin batera arituko da, agertokietan esperien-tzia luzea duen banda. Biak elkar-tzen direnean zuzenekoak ikusgarriak bilakatzen dira eta SkalariaKen zenbait hit jotzeko aprobetxatuko dute aukera.

Abuztuaren 18a, ostirala, rockaren maitaleentzat egun oso berezia izango da. Alde batetik, Pelax bakarlaria izango da. Unai Pelayo donostiarrak, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko batez lagundurik, erritmo bizia jarriko du La Flamenkan. Eta bestetik, El Drogas, bere 57 urterekin jada musikaren munduan dagoeneko mito bihurtu dena. Historiko bat da, dudarik gabe, nagusiki Barrikada musika taldeko kidea izateagatik ezaguna egin zena, eta ez dirudi oraindik oholtzatik jaisteko asmorik duenik. Nabari da El Drogasen bandak publikoak bezain ongi pasatzen duela emanaldi bakoitzean, konplizitatea agerikoa da eta sortzen duten giroa, bikaina. Bere ibilbide musikalean zehar sortu dituen hainbat klasiko zuzenean entzuteko aukera aparta.

Eta amaitzeko, Aste Nagusiari agur esateko ardura Tximeletak izango du aurtengoan. Orain 17 urte sortu ostean, herriz herri eta plazaz plaza eskarmentu handidun plaza taldea dugu honakoa. Errepertorio zabala eta anitza, zahar eta gazteak asetzeko adina, plazaratuko du talde nafar honek. Erromeria honek itxiko du, hortaz, musika eta erritmo pirataz beteriko astea, 2018ko Aste Nagusira arte.