UTRECHTERA BIDAIATUKO DA

Bilboko Musika Banda Wasbe 2017 nazioarteko konferentzian parte hartzeko

Bilboko Udal Musika Banda, bihar, uztailak 18, Utrechtera bidaiatuko da WASBEk antolatutako Bandentzako Nazioarteko Konferentzian parte hartzeko, hots, munduko musika topaketarik garrantzitsuenetarikoa. Bertan, munduko 15 bandarik onenak biltzen dira eta, maila handieneko haize eta perkusio musikarekin lotutako, mundu osoko profesional garrantzitsuenen topagunea da.

DEIA - Lunes, 17 de Julio de 2017 - Actualizado a las 12:41h.

BILBAO. Bilboko Udal Musika Bandak, banda profesional gisa, ekitaldian parte hartzen duen lehenengo aldia izango da aurtengoa.

Kontzertua, bandako zuzendari titularra den José R. Pascual Vilaplanak zuzenduko du eta uztailaren 19an izango da, asteazkena, 20:00etan, Tivoli Vredenburgen (Utrecht). "Spanish winds through the three centuries" lelopean Bilboko Bandako musikariek estilo eta autore desberdinak erakutsiko dituzte, 3 mendetan zehar musika bandak kultura eta hezkuntza difusio gisa erabili dituzten autoreak, hain zuzen ere.

Egitaraua, Juan Cantó Francésen “Andante y Polonesa” obrarekin hasiko da eta “Una aventura de Don Quijote” lanarekin jarraituko da. Azkeneko hau Jesús Guridik idatzi zuen, historia osoko euskal autorerik garrantzitsuenetarikoa. Jarraian, Franco Ribateren “Agüero” pasodoblea, Amando Blanquer Ponsodaren (XX. mendek espainiar autorerik garrantzitsuenetarikoa) “Caleidoscopio” entzungo dira. Atseden txiki baten ondoren, Miguel Asins Arbóren “Ballets” interpretatuko da eta kontzertua José Miguel Fayos Jordánen “Tribal Elements” obrarekin bukatuko da, non munduko musika tribalen materialak biltzen diren, Afrikan eta Zelanda Berrian arreta berezia jarriz.

BANDAK DISKO BERRIA AURKEZTEN DU

Nazioarteko konferentzia honetako parte-hartzea dela eta, Bilboko Udal Musika Bandak denboraldi honetan zehar interpretatutako 3 obra esanguratsuenez osaturiko diska bat grabatu du, besteak beste: David Jason Snowen “Guernica”, Albert Guinovarten “Les mans del vent” eta Santiago Quinto Sernaren “Metamorphosis for band”.

“Guernica, a fanfare-overture for two antiphonal brass quintets and band”, lana 2017ko urtarrilaren 22an bandak eman zuen kontzertuan estreinatu zen Europa mailan. David Jason Snow (1954) maisu estatubatuarrak, Samuel Adler eta Joseph Schwanter-ren ikasleak, konposatu zuen partitura 1978an. 2016ko urriaren 9an, konposatzaileak berak interpretatutako piano-kontzertu preziosista batekin hasi zuen denboraldia. Albert Guinovart (1962), atzerrian osperik handienetakoa daukan konposatzaile espainiarra, izan zen bakarlari gonbidatua. Piano eta bandarako “Les mans del vent” kontzertua idatzi zuen 2010ean eta Bartzelonako Udal Bandako gerente ohiari dedikatu zion, Abili Fort-i. Denboraldi honetan munduko bost estreinu egin ditu Bilboko bandak. Horietako bat Santiago Quinto Serna (1971) konpositorearen “Metamorphosis for band”izan da. Konpositoreak bere maisutasuna garatu du partitura moderno batean, eta musika banda baten soinuaren eta adierazkortasunaren potentzialtasunak aprobetxatzen jakin izan du.

WASBE

World Association Society of Bands and Ensembles 80. hamarkadan sortutako nazioarteko elkarte bat da, mundu osoko bandei dedikatutako proiektu anitzak biltzen dituena. WASBEk urtero antolatzen ditu nazioarteko topaketak eta bi urtez behin, aldiz, mundu mailakoak. Topaketak nazioarteko komunikazio bide eta bandarako musikan eta talde sinfoniko sailean murgildutako profesionalen (konpositoreak, editoreak, interpreteak, zuzendariak, instrumentu sortzaileak, etab.) elkargune dira. Ekimena kontinenteak aldizkatuz egiten da eta 2017an Europaren txanda da, Utrecht holandar hiria egoitza izanik.

Uztailaren 17 eta 22 artean, tailerrak, konferentziak, erakustaldi azokak eta mundu osoko banden kontzertuak izango dira.

Pascual-Vilaplanak Wasbe Youth Wind Orchestra zuzendu zuen 2015ean

2014ko azaroaren 25ean WASBEko komite artistikoak José R. Pascual-Vilaplana Muroko zuzendaria aukeratu zuen Wasbe Youth Wind Orchestra (WYWO) zuzentzeko. Nazioarteko konferentzia honen hamaseigarren edizioa 2015eko uztailean egin zen San Josén, Kalifornian. Halaber, ekintza egitarauaren baitan egin zen zuzendarientzako seminarioan parte hartzeko gonbidapena ere jaso zuen.

2017, WMCaren urtea

Nabarmentzekoa da, gainera, 2017a WMC-aren (Wold Music Contest) urtea dela, azkeneko 50 urteetan zehar Kerkraden (Holanda) 4 urtean behin ospatzen den banda topaketa garrantzitsuena, hain zuzen ere. Aurten gainera, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra den Pascual-Vilaplanak lehiaketaren aholkulari gisa jardungo du. Halaber, zuzendariak, orain dela 20 urte, 1997an, WMCak antolatzen duen Zuzendarien Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea izan zen, hots,Urrezko Batuta jaso zuen.

EGITARAUAREN OHARRAK

XIX. mendetik, musika bandak gure inguruko kulturaren funtsezko euskarriak dira. Kontzertu honetan musikariek estilo eta autore desberdinak erakutsiko dituzte, 3 mendetan zehar musika bandak kultura eta hezkuntza difusio gisa erabili dituzten autoreak, hain zuzen ere.

Egitaraua Madrilgo Kontserbatorioan irakasle izan zen Juan Cantó Francés (1856-1903) Alcoyko maisuak idatzitako “Andante y Polonesa” obrarekin hasiko da. Pianoarentzat sortua izan zen lan hau eta europar erdialdeko musika erromantikoaren irizpideak jarraituz (Chopin estiloan), partitura honek Cantó konpositorearen espresibitate eta lirismoan murgilduko ditu entzuleak. Cantó 1884. urtean orkestrarako bertsioa estreinatu zuen Tomás Bretónen ikasle izan zen.

Historia osoko euskal autore garrantzitsuenetariko batekin jarraituko dute musikariek: Jesús Guridi (1886-1961). Guridik “Una aventura de Don Quijote” (1916) lanaren pentagramen bidez Cervantesek “Batalla del gallardo vizcaíno, Don Sancho de Azpeitia, y el valiente manchego” izenekoan idatzitako abenturak kontatzen ditu.

Interpretatuko den bertsioa Bilboko Udal Musika Bandaren zuzendaria izan zenaren José Franco Ribateren (1878-1951) moldaketa bat da, Pascual-Vilaplanak (1971) eguneko organologiara egokitutakoa. Ildo horretan, bandak Franco Ribateren “Agüero” (1925) pasodoble ezaguna interpretatuko du, Martín Agüero Ereño toreroari dedikatutakoa. Azken honek Franco Ribate Bilboko Musika Bandako zuzendariari zezen bat dedikatu zion.

Amando Blanquer Ponsoda (Alcoi, 1935-València, 2005), duda barik, XX. mendeko espainiar autore garrantzitsuenetarikoa izan zen. Valentzian, Paris eta Erroman hezi zen eta bere musikak garaiko estilo eta abangoardia guztiak beregain hartzen ditu, artearen humanista desirarekin nahastuz.
1995ean Usterren (Suitza) ospatutako Festliche Musiktage-ren eskakizupean Caleidoscopio idatzi zuen. Miguel Asins Arbó (1916-1996) izan zen Amando Blanquerrek Valentziako Kontserbatorioan izan zuen lehenengo irakasleetariko bat.Musika sinfoniko, zinema eta telebistarako musikarako autore nagusia izan zena, bere suite “Ballets” erakusten duen moduan, bere garaira aurreratzen da kolore harmonikoetan aberatsa den hizkuntza baten bidez.

Eta kontzertua José Miguel Fayos Jordán (Chella, 1980) autorearekin bukatuko da. Artistak, konposizio-sari ugari irabazi ditu, bandarako arlo sinfonikoan, ensembleentzako musika garaikidean eta baita SGAEren Gazte Sortzaileen Bigarren Sarian ere. “Tribal Elements” (2013) obrak mundu osoko musika tribalak biltzen ditu, Afrikan eta Zelanda Berrian arreta berezia jarriz. Partitura hau Pintoko Udal Bandak 2013ko ekainean Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean estreinatu zuen José R. Pascual-Vilaplana zuzendaritzapean.

ZUZENDARI TITULARRA: JOSÉ R. PASCUAL-VILLAPLANA

Muroko UMko Musika Eskolan hasi zituen ikasketak bonbardinoarekin eta pianoarekin, Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan jarraitzeko. Banda eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober, Eugene Corporon, Karl Österreicher, Hans Graf eta Yuji Yuhasa (Austria) maisuekin.

Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Espainian, Holandan, Ingalaterran, Italian, Portugalen, Errumanian, Suitzan eta Estatu Batuetan, beste batzuen artean, Kubako Nazioarteko Banda, Bavierako Jungend Blassorchester, Ljubljanako SAF Band, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Banda Sinfoniko Portugaldarra, Buenos Aireseko Udal Banda, Kolonbiako Gazteen Banda Nazionala WASBE Youth Wind Orchestra, Coruña, Alacante, Bartzelona, Bilbo, Castellon, Madril, Pontevedra, Tenerife, Santander, Santiago de Compostelako Udal Musika Banda, Matanzaseko Sinfonika, Murtzia, Vallés eta Castelloneko Orkestra Sinfonikoa, O. CAMERA MUSICAE, Kanaria Handiko O.F., Gaztela eta Leongo eta Albaceteko O.S. (2001-2013 artean zuzendaria).

Bilboko Udal Musika Bandaren eta Filharmonia Haize-Orkestrako zuzendari titularra da, Murtziako UCAM Orkestra Sinfonikoko eta Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarra zuzendari gonbidatu nagusiaz gain. Bandako Zuzendaritzaren irakaslea "Vall d'Albaida" Herrialdeko Musika Eskolan zuzendaria da eta Italiako ISEBeko irakasle gonbidatua da. 2009tik aurrera Spilimbergo-ko (Italia) "G.A. Fano" Istituto Musicale-ko Corsi internazionali di perfezionamento musicale ikastaroetako zuzendari artistikoa da.

Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu. Eldako Banden Lehiaketa 1999, Fira Tots Sants de Cocentaina Koral Lehiaketa 2013, SBALZ 2015 jaialdi ospetsuentzako enkarguak jaso ditu, baita Spanish Brass, Ximo Cano, Luis González, Juan C. Matamoros, Carlos Gil edo Steven Mead bakarlari ospetsuentzako ere.

2006an Valentziak, Rabaten eta Madrilen bakarlari, koro eta banda sinfonikoarentzat berak egindako Balansiyyà musikala estreinatu zuen, Bere musika Espainia, AEB, Holanda, Italia edo Suitako CD desberdinetan grabatu da. "Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue" saria eman zioten Habanan 1991n. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen "Ignacio Morales Nieva" Musikako Sari Nazionala jaso zuen. www.pascualvilaplana.com