abuztuaren 4ra arte

Prim kaleko aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira eta kalea tarteka itxiko da

Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta atarietara, dendetara eta garajeetara sartu ahal izango da

DEIA - Domingo, 16 de Julio de 2017 - Actualizado a las 17:52h.

BILBO. Bilboko Udalak jakinarazi gura du 2017ko uztailaren 18an, martitzena, hasi eta abuztuaren 4ra arte, gutxi gorabehera, Prim kalea, 27. eta 39. zenbakien artean, zirkulaziorako tarteka itxi eta espaloia eta aparkalekuak okupatuko direla.

Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta atarietara, dendetara eta garajeetara sartu ahal izango da.

Okupatuko diren aparkalekuetan aldez aurretik hesiak jarriko dira.

Komunikazio-sarea lurperatzeko okupatuko da espazio publikoa.