hiru elementu mekaniko berri

Bilboko Udalak hiru igogaili berri jarriko ditu

Bilboko Udalak aurki jarriko ditu hiru elementu mekaniko berri hirian irisgarritasun unibertsala eskaintzeko elementuok jarriko diren inguruari.

DEIA - Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:38h.

BILBAO. Santutxuko Laurencin Markesaren kaleko eta Miribillako Askatasuna etorbideko elementu mekanikoak dira. Azpiegitura bien aurrekontua 4,2 milioi eurokoa da eta Bilboko aukera-eremuen, baliabide mekanikoen eta irisgarritasunaren Planak modu teknikoan definitutako lehentasunen barruan dago.

Santutxun igogailu inklinatu bi jarriko dira Cocherito de Bilbao eta Iturriaga kaleen arteko maila gainditzeko. Goiko igogailuak Iturriaga kalean izango du goiko geralekua eta Laurencin Markesaren eta Anselmo Guinea Margolariaren arteko bidegurutzera arte iritsiko da. Ibilbidearen erdialdean izango du geraleku bat, haurtzaindegiaren parean. 65 metroko ibilbidea izango du eta 8,5 metroko maila gaindituko du.

Bestalde, beheko igogailua Anselmo Guinea Margolariaren kaleko zenbaki bakoitien aldea jarriko da, Laurencin Markesaren kaleko bidegurutzean bertan, Cocherito de Bilbao kaleko bidegurutzeraino. 45 metro inguruko ibilbidea izango du 5 metrotik gorako desnibela gaindituta.

20 lagun sartzeko edukiera izango dute kabina biek. Igogailuek zaintza-sistema izango dute, ingurua denbora errealean ikusi ahal izateko, etengabeko elikadura-sistema, kabinaren barrualdearekin komunikatzeko sistema eta abar.

Horrez gain, konexioa hobetuko da Cocherito de Bilbao kalearen eta Circo Amateur del Club Deportivo kalearen bidez, lekuz aldatuta oinezkoen pasabideetako bat eta espaloia zabalduta umeen jolasgunea duen plazaren aldean, orain dagoen lorategi-gunea kenduta.

Laurencin Markesaren kaleko igogailuen lizitazioaren aurrekontua 2,6 milioi eurokoa da. Lanak egiteko epea, berriz, 12 hilabetekoa.

ELEMENTU MEKANIKO INKLINATU BERRIA MIRIBILLAN


Aldi berean, Bilboko Udaleko Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak igogailu inklinatua jarriko du Miribillako Askatasuna etorbidearen (Bilbao Arenaren hego-ekialdean) eta Juan Carlos Gortazar kalearen artean. Igogailuak 54 metroko ibilbidea izango du, 31 metrotik gorako altuera gaindituta. Bi geraleku izango ditu;goiko aldean Juan Carlos Gortazar kalean eta beheko aldean Askatasuna etorbidean. Igogailua orain dagoen mendi-hegalean jarriko da eta, obrak amaitu ondoren, egokitu egingo dira sortuko diren ezpondak. Ibilbide alternatibo irisgarria ere egingo da, orain artekoa aldatu gabe.

Kabinak 20 lagunentzako lekua izango du. Igogailuak zaintza-sistema izango du, ingurua denbora errealean ikusi ahal izateko, etengabeko elikadura-sistema, kabinaren barrualdearekin komunikatzeko sistema eta abar.

Igogailuaren lizitazioaren aurrekontua 1,5 milioi eurokoa izango da. Lanak amaitzeko epea, berriz, 10 hilabetekoa.

ELEMENTU MEKANIKOAK URIAN

Bilbok 32 igogailu dauzka 27 instalaziotan;horiei gehitu behar zaizkie herritarren bizimoduaren kalitatea hobetzeko diren arrapala mekanikoak eta eskailera mekanikoak (5 gune). Izan ere, irisgarritasuna lehentasunezko zehar-lerro bat da Bilboko Udalaren sailen lana planifikatzeko garaian.

Alde teknikotik bideragarria bada, Bilboko Udalak igogailuen aldeko apustua egiten du, denen irisgarritasuna konpontzen baitute, pertsonak edozein egoeratan garraiatzeko gai direlako. Helburua da Bilboko Udalaren menpe dauden espazio, ekipamendu publiko, produktu eta zerbitzu guztiak apurka-apurka egokitzea da, herritar guztientzako irisgarriak izan daitezen.

Eskailerak/Arrapalak:

  1. Kristo kalea
  2. Fagoaga Tenorra
  3. Solokoetxe
  4. Trauko zeharkalea
  5. Otxarkoaga

Igogailuak:

  1. Salbe (2)
  2. Prim (2)
  3. Uribarri “C” zeharkalea (2)
  4. Basurtu Bekoa (2)
  5. Funikularreko plaza-Moraza
  6. Pedro Arrupe zubia
  7. Betolatza
  8. Ametzola
  9. Bizikidetasun plaza (Isozaki)
  10. Uretamendi
  11. Errekaldeko plaza
  12. Mazarredo
  13. Iturribide (zeharkalea)
  14. Tutulu
  15. Prim Dolaretxe
  16. Mirador de Bilbao
  17. Otxarkoaga (ambulatorioa)
  18. Arangoiti
  19. Zorrotza
  20. Matiko
  21. Zurbarambarri
  22. Zazpilanda
  23. Iturribide-Zabalbide.
  24. Luzarra, Deustu
  25. Atxuri
  26. Gordoniz (2)
  27. Atxuri-Ollerieta