Ihes egiteko gogoa nagusi ‘Ospa’n

Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:04h.

ipuinen bilduma.Liburu jakin baterako pentsatu gabeko 23 ipuin bildu ditu Juan Luis Zabala idazle eta kazetari azkoitiarrak. Narrazio horiek osatzen dute Ospa, Zabalak argitaratu berri duen liburua. Izenburua da gainera izaera autonomoa duten ipuinak elkartzeko era, testu gehienetan “ihes egin nahi duen norbait, edo ihes egiteko gogo bat” agertzen delako islatuta. Bere azkeneko lan hau, Susak argitaletxeak argitaratuta, Donostian aurkeztu zuen atzo Zabalak, igandean beste behin ere ospatuko den Liburu Azokoren testuinguruan. Argazkia: Ruben Plaza