URAk Fadurako hornidura uraren sifoia eten du, Gobela ibaiaren ibilgutik kentzeko

EP - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 11:20h.

BILBO. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikitako URA Uraren Euskal Agentziak Gobela ibaiaren ibilgua zeharkatzen zuen sifoia kendu berri du, Fadurako kirol gunearen altueran, ur goraldietan ur hustutzea eragozteagatik eta ibilguari berriki eman zaion zabalerarekin bat ez etortzeagatik.

Lanok gauez egin dira, ezinbestekoak izan diren ur etenek ahalik eta eragin txikienak sor zezaten lortzeko. Asteazken gaueko 22:00etan hasi eta ostegun goizeko 09:00etarako burutu dira lanak. Kendutako hodi hori Getxo eta Berango urez hornitzeko lehentasunezko hodia zen. Ordezko hodi berriak ibaiertzak lotzen dituen pasabide berritik barrena zeharkatzen du Gobela ibaia.

URAk jakinarazi duenez, pasabide berria sifoi zaharra zegoen tokitik baino ibaian beherago dagoenez, lurperatutako hodi bat eraiki da, bi puntuen artean ur hornidura hori bideratzeko zein ur hustuketari oztoporik ez sortzeko.

Ur hornidura hodi berritik bideratutakoan, sifoi zaharraren hodia eraitsiko da, baita hodi horren euskarri diren porlanezko blokeak ere. Hartara, ibilguan ur emari handiak hustutzea ez oztopatzea lortuko da.