Kafe Antzokian, arratsaldeko 18:30ean

"Kaput"umeentzako antzezlana izango da ikusgai ostiral honetan Bermeon

Bost urtetik gorako umeei zuzendutako antzezlana da, Udalak jakinarazi duenez

Ganso y Cia konpainiak "Kaput" haurrentzako antzerki lana taularatuko du ostiral honetan, apirilaren 21ean, Bermeoko Kafe Antzokian, arratsaldeko 18:30ean. Bost urtetik gorako umeei zuzendutako antzezlana da, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

EP - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 11:32h.

BILBO. Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatu du. Barretik eta baikortasunetik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen "komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da, dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia da".

Sarrerak 4 euro balio du eta Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean erosi daiteke. Emanaldiaren egunean ere salduko da, 18:00etatik aurrera.