EUSTATEN ARABERA

Merkataritzaren salmentak %3,3 igo ziren EAEn 2016. urtean

Bizkaian, merkataritzaren salmentak %3,2 igo ziren

EP - Viernes, 17 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 12:05h.

BILBAO. Merkataritza sektoreko salmentek, handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa kontuan hartuta, %3,3ko gehikuntza erreal metatua izan zuten Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2016. urtean. Gainerako zerbitzuen salmentak, aldiz, %1,8 gehitu ziren, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera.

Halaber, herrialdeei dagokionez, Araban, merkataritza sektorearen salmentak %2,9 gehitu ziren, eta gainerako zerbitzuenak %2,0. Bizkaian, merkataritzaren salmentak %3,2 igo ziren, eta gainerako zerbitzuenak %2,1, eta Gipuzkoan, merkataritza sektoreko salmentak %3,8 gehitu ziren bitartean, gainera zerbitzuenak %1,2 igo ziren.

Beste alde batetik, EAEko merkataritza sektorean 2016. urtean zeuden langileen kopurua %0,8 gehitu zen, aurreko urteko batez bestekoaren aldean. Gainerako zerbitzuetan zeuden langileen kopurua, aldiz, %2,1 gehitu zen.