arratsaldeko 18:30ean

Agota Kristofen "Berdin dio"liburuaz arituko dira Bermeoko irakurleen txokoan gaur

Dinamizatzailea Alaine Agirre idazlea izango da, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez

Agota Kristof idazle hungariarraren "Berdin dio" liburuaz arituko dira Bermeoko Udal Liburutegian ostiral honetan, otsailaren 17an, irakurleen txokoaren beste saio batean, arratsaldeko 18:30ean. Dinamizatzailea Alaine Agirre idazlea izango da, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

EP - Viernes, 17 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 12:13h.

BILBO. Kristofek 25 kontakizun labur bildu zituen "Berdin dio" liburuan. Giro arrotz batean igarotzen dira istorioetako gertakizunak, eta, aldi berean, modu hunkigarrian bilduta ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Irakurleen Txokoan parte hartu nahi duenak liburutegian eskatu behar du liburua, eta ordurako irakurri.

Irakurleen Txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Ekimenarekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatu, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera eman, talde egonkorra lortu eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortu.