ARRATSALDEKO 19:00etan

"Que Dios nos perdone"filma emango dute igandean Bilboko Azkuna Zentroan

Saioan Javier Pereira egongo da, filman serieko hiltzaile baten rola egiten duen aktorea

Bilboko Azkuna Zentroak 2017ko Goya Sariak Zinema Ibiltariko Gas Natural Fenosa Zikloaren saio bat eskainiko du igandean, otsailaren 19an, eta Rodrigo Sorogoyenek zuzendutako "Que Dios nos perdone" filma aurkeztuko du. Saioan Javier Pereira egongo da, filman serieko hiltzaile baten rola egiten duen aktorea.

EP - Viernes, 17 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 12:03h.

BILBO. Zentro bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, filma proiekzioa 19:00etan hasiko da eta auditoriumean izango da. Ondoren, hitzaldia izango da, eta bertan, ikus-entzuleek zuzenean aditu ahal izango dituzte filmaketan izandako pasadizoak eta bitxikeriak eta Javier Pereirak thriller honetako psikopataren rola egiteko izan zuen aldaketa fisikoaren berri.

Esan bezala, proiekzioa 19:00etan hasiko da, Azkuna Zentroaren auditoriumean. Sarrera dohainik izango da, aretoko eserleku guztiak bete arte.